XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zeramika eta narruzko artisau lanak

Artisautza azokan parte hartzeaz gain, egunotan Trini Kruz eta Jose Juaristiren artisau-lanak ikusgai daude Kultur Etxeko erakustaretoan.

Josek zeramika lantzen du.

Buztina tornoan lantzen da eta bi motatako buztina erabiltzen du ontziak egiteko.

Tornoaren bidez buztinari gustoko forma eman ondoren, esmaltea ematen zaio.

Buztin urtuezinez egindako ontziak 1260 gradutara egosiak daude.

Buztin normala tenperatura horietan urtu egiten da, beste buztin mota bakarrik gelditzen delarik.

Buztin normalez egindakoak 1025 gradutara egosten dira.

Trinik narrua lantzen du, duela hiru urte buztina lantzen hasi zen arren.

Narrua lantzeko ere,teknika ezberdinak daude.

Batetik, narruan marrazkia egiten da eta mailu baten bidez erliebea ateratzen zaio.

Beste batzutan, ordea, narruari lehendabiziko azala jaten zaio eta antea dena soilik gelditzen da.

Kanpoko azala kentzeak lan izugarria du, pixka bat deskuidatuz gero egindako lan guztia alperrigaldu egin daiteke eta.

Narruak zahar itxura har dezan judeako betuna ematen zaio.

Teknika bat edo bestea lantzerakoan narru gogorragoa edo bigunagoa erabili behar dela dio Trinik.